Bosgarren edukiontzirako poltsak dagoeneko erosi daitezke Orion

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 18a

Herriko bi dendetan jarri dituzte saltzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak bosgarren edukiontzirako poltsak doan banatzeari utzi zion duela gutxi. Horretarako arrazoia, kostu ekonomiko handia zekarkiola zen, eta, ondorioz, herritarrei aukera desberdinak eman zizkieten.

Batetik, eta batzuk bide hori hartu dute, poltsa horiek gabe moldatzeko aukera zegoen. Herritar batzuk moldatu dira poltsarik gabe hondakin organikoak edukiontzi marroira eramateko. Dena dela, poltsak erabiltzen segi nahi duten herritarrak badira, eta, ondorioz, beren kontura erosi behar dituzte poltsak.

Poltsa horiek bereziak direnez, orain arte ez ziren Orion saltzen. Baina, herritarren eskaera asetzeko nahian, herriko bi dendek poltsak saltzearen aldeko apustua egin dute.

Hala, hemendik aurrera Dorronsoro janari dendan eta Lore burdindegian erosi daitezke bosgarren edukiontzirako poltsak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide