Gozategi taldeak kontzertua emango du Victoria Eugenia antzokian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 21a

Otsailaren 2an izango da emanaldia, iluntzeko 20:00etan hasita

Hogei urteko ibilbideari errepasoa ematen ari dira azkenaldian Gozategi taldekoak. Azaroan aurkeztu zuten beren azken diskoa, 1992-2012 All Stars eta ordutik hona diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan.

Datorren kontzertua, Donostian emango dute, Victoria Eugenia antzokian, eta zerbait berezia eskaini nahi dute bertan. Taldearen historia eta horrekin lotuta dauden abestiak eskainiko dituzte otsailaren 2an, iluntzeko 20:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 euroren truke, www.kutxasarrerak.net atarian. Beraz, etxetik gertu eta modu desberdinean Gozategi taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu otsaileko lehen asteburuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide