Gaztetxoen aisialdia suspertzeko nahian, hainbat ekintza antolatzen dituzte Txurrumuski elkarteko boluntarioek. Asteburu honetarako, urtarrilaren 26rako, Txurrukaraokea antolatu dute. Larunbateko kantaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta ikastolako aretoan egingo dute.
Izena ematea, ordea, aurrez egin beharko dute kantatu nahi dutenek Ametsa gaztelekuan. Hilaren 24a, osteguna, izango da horretarako azken eguna eta parte hartu nahi dela adierazterakoan, zerrendan dagoen kanta bat hautatu beharko da.
LH3tik DBH2ra bitarteko gaztetxoek badute, beraz, zertaz gozatua asteburu honetan. Hori bai, Txurrumuskikoek argi utzi duten bezala, lasai desafinatzeko aukera izango da. Beraz, lotsak etxean utzita joan beharko da.