Inauterietarako festa prestatu dute hainbat herritarren artean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 24a

Otsailaren 9an izango da aurtengo inauteri eguna Orion

Urtarrilaren 14an, herriko hainbat eragile eta Udaleko beste bi ordezkari elkartu ziren aurtengo inauteriak antolatzeko asmotan. Bilera hartatik otsailaren 9rako egitaraua antolatuta zutela irten ziren.Eguna bi ekintzetan banatu zuten, bata eguerdi parterako eta bestea arratsalderako programatuta.

Eguerdiko 13:00etan, herriko elkarteetako ordezkariek osatutako epaimahai bat tabernetatik pasako da iaz bezala. Horiek tabernarien eta tabernen dekorazioaren balorazioa egingo dute. Parte hartu nahi duten tabernariek, otsailaren 6a baino lehen eman beharko dute izena.

Arratsaldeko 17:00etan, desfileari hasiera emango zaio. Iaz bezala hitzordua Bikamiotan izango da eta ibilbidea Herriko Plazan bukatuko da. Bidean hiru geldialdi egingo dira; bi arrantzale kalean –Sarasua eta Arkaitz parean–, Ibai Ondon eta Aritzaga kalean –Kutixi parean–.

Desfilea plazan bukatuko da eta bertan Txurrumuskik inauterietarako propio asmatutako dantza egingo da sariak banatu baino lehen.

Aurten sari bezala diplomak banatuko dira. Bi adin taldetan banatuta, helduak eta gaztetxoak, hiru kategoritana banatuko dira diplomak:

  • Karrozari diploma
  • Taldekako diploma
  • Banaka edo binakako diploma


Behin sari banaketa eginda, txokolate jana izango da plazan.

Inauterietako dantza

Iaz bezala Txurrumuski elkartea arduratuko da Inauterietako desfilean dantza erakustaldia antolatzeaz. Horretarako propio asmatutako koreografia izango da aurten ere, eta, jendeak parte hartzeko asmotan, bi entsegu antolatu dituzte:

- Otsailaren 6an arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean.

- Otsailaren 8an arratsaldeko 20:00etan Harribil Dantza taldearen lokalean.

Ez da dantzarako aitzakiarik izango beraz aurten ere Orioko plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide