Lehenengo aldiz hiru oriotar Bertso Eguneko oholtza gainean batera

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urtarrilaren 25a

Kursaalean izango da saioa, urtarrilaren 26an

Urtero legez, Bertso Eguna ospatuko da bihar, urtarrilaren 26an, hilabeteko azken larunbatean. Egun osoko festa antolatzen dute Bertsozale Elkartetik eta, aurten, arratsaldeko saioan, lehenbiziko aldiz, hiru oriotar batera izango dira Kursaaleko emanaldian.

Bi arreba ikuskizuna eskaintzen ari dira Andoni Egaña zarauztarra eta Xabier Lizaso oriotarra toki batetik bestera, eta, 2012an sortua denez, biharko emanaldian tokia izango dute bi artista horiek. Bigarren oriotarra Maitane Mujika izango da. Mujika dantzan arituko da Kursaaleko oholtzan, Haatik konpainiarekin batera. Bertsolaritza eta dantza uztartzen dituen Errimak oinetan ikuskizuna zabaltzen ari dira Haatik taldekoak eta horren kapsularen bat eskainiko dute bihar.

Hirugarren eta azken oriotarra, Iñaki Gurrutxaga izango da. Gurrutxagak Aitzol Barandiaran izango du lagun biharko emanaldian, eta, bat-batean bertso kantari ikusten ohituta bagaude ere, bertso jarriak izango ditu bihar auditoria betetzen dutenei eskaintzeko.

Laugarren oriotarra, guztia koordinatzen aritu dena da, Jon Agirresarobe Torrotxo. Lan handia egin dute Bertsozale Elkarteak eta Agirresarobek berak biharko saioa prest izateko.

Kursaalean egoteko aukerarik izango ez dutenek, telebistaz ikusi ahal izango dute saioa, bihar, larunbata, gaueko 22:30ean, ETB1en.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide