Laugarren urtez jarraian antolatuko du Kros Txikia Zaragueta Herri Eskolak. Otsailaren 3an izango da aurtengo zita eta izena ematea irekita dago lasterketa eguneko 11:30ak arte.
Lau kategoriatan banatu dute lasterketa:
- A taldea: 2007an eta 2008an jaiotakoak. 12:00etan hasita, 150 metro.
- B taldea: 2005ean eta 2006an jaiotakoak. 12:10ean hasita, 300 metro.
- C taldea: 2003an eta 2004an jaiotakoak. 12:25ean hasita, 600 metro.
- D taldea: 2001ean eta 2002an jaiotakoak. 12:40an hasita, 1000 metro.
Lasterka egin behar dutenak 11:45ean egon beharko dute Zaragueta eskolako sarreran eta, behin proba bukatutakoan, toki berean jasoko dira.
Izena ematea, Zaraguetan bertan -943 894 052 telefonora deituta ere egin daiteke-, Kultur Etxean eta Karela kiroldegian egin daiteke lasterketa eguna baino lehen.
Krosa Kaikuren, Orioko Udalaren, Irrien Lagunen Klubaren eta La Caixaren babesarekin antolatu dute.