Bitxikeria bada ere, ez da nolanahiko lorpena Joseba Ostolazak egin duena. Time aldizkaria, mundu guztian prestigio eta ospe handienetakoa duen edizioa da.
Bertarako egindako argazki galeria batean sartu du Lucía Herrero argazkilari espainiarrak Joseba Ostolazaren irudia. Herri kirolei buruzko erreportajea da Herrerorena, eta bertan gure herriko kirolen berezitasunak bildu ditu.
Artikulu osoa irakurri nahi izanez gero, hemen klikatuta duzue aukera. Ingelesez dago testua, izan ere astekaria Estatu Batuetakoa da.