Tren zerbitzua normaltasunez dabil berriz ere

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urt. 30a, 10:32

Atzo iluntzetik dago martxan arazoa konpondu eta gero

Atzo trena bere bidetik irten eta gero, 7 ordu luzez izan zen geldik Orio eta Zarautz arteko tren zerbitzua. Menditik harriak erortzea izan zen istripuaren arrazoia, eta, gidariak ezin izan zituenez ikusi, jo eta trena bidetik irten zen. Trena berriz ere errailetan sartuta, ETSren garajera eraman zuten konpontzera.

Arazoa konponduta, atzo 19:00ak aldera jarri zuten berriz ere martxan tren zerbitzua ETStik adierazi dutenez.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide