Obra berria estreinatu du Iñake Irastorzak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko otsailaren 5a

"Emaztegaiaren semea" du izena eta Ados taldearekin ari da

Iñake Irastorza oriotarrak Emaztegaiaren semea izeneko obra estreinatu du Ados taldearekin batera otsailaren 1ean, Tolosako Leidor antzokian.

Komedia handi egiten duten istorio horietakoa da. Horretarako erabili duten sekretua elkarrizketa dramatikoen erdian umorea gehitzea izan da.

Sinopsi hau egiten du Ados taldeak obraren gainean: gertakizun nagusi bi dira egitura tragikomikoaren oinarria, gurasoen ezkontza eta familia-jatetxea den zorigaiztoko negozioa kate multinazional bati saldu beharra: aurrera egiteko enpresari txiki horren trikimailuak, bere balioek inolako baliorik ez dutela ikusten ari den agurea, oroimena galdutako atsoa… Ikuslea barre algaratik negargurara eramaten duten pertsonaiak eta egoerak, emozio bi horiez berdin gozaraziz. Azken batean, bizitzaren beraren pasarteak eszenan. Gutako edonori gertatutako edo gerta dakizkiokeen istorioak.

EiTBk antzerkiaren gaineko bideo hau egin zuen urtarrilaren 29an:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide