Uhats taldearen entsegu irekia Kultur Etxean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko otsailaren 7a

Otsailaren 7an, ostegunarekin, egingo dute beren saioa

Gaur, osteguna, otsailaren 7a, entsegu irekia egingo du Uhats taldeak Kultur Etxeko areto nagusian, 19:00etan hasita. Hala, Orioko Udalak hileko lehen ostegunetan egin nahi dituen entsegu irekietako lehendabizikoa izango da gazte hauena.

Uhats taldea sei gaztez osatutako abesbatza da, eta lehen Olaxka abesbatza zenaren oinordekoa da. Hauek osatzen dute taldea Olatz Zugastiren zuzendaritzapean: Julen Alonso, Eneritz Aulestia, Paul Beitia, IƱaki Lizarralde, Intza Unanue eta Iker Urdangarin.

Aulestia eta Lizarralde ETBko kantuan saioko partaide izan ziren eta, horrez gainera, Gipuzkoako kantu txapelketan parte hartu dute Uhatsek gainontzekoek bezala.

Hemen dituzue kantuan saioan jardun zuteneko bideoak:




Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide