Gipuzkoako Arraunketa Olinpikoko larunbateko jardunaldia bertan behera utzi dute

Irati 2013ko otsailaren 7a

Aurtengo denboraldian bertan behera utzi duten seigarren estropada da

Eguraldi iragarpenei erreparatuta, dirudienez ez du hobera egingo datozen orduetan. Errioa oso indartsu eta zakar datorrenez ezinezkoa da arraunlariak hor lehiatzea. Beraz, Arraun Federaziotik adierazi dute beste egunen batean egin beharko dutela. Aurtengo arraun denboraldian oztopo asko izaten ari dira, jadanik 6 estropada bertan behera utzi baitituzte.

Gipuzkoako aulki mugikorreko 2013ko Ligako 4. jardunaldia izatekoa zen larunbat eguerdian Orion. 1.000 eta 1.500 metro lineako estropadak egin behar zituzten sarrera-irteerak Arraun Zentro Berritik ginez. Guztira, 41 estropada zeuden aurreikusita eta Oriok 21 ontzi zituen ordezkari.


 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide