Laponian eskiatzen egindako zeharkaldia kontatuko du Alberto Agirreazaldegik

Irati 2013ko otsailaren 7a

Otsailaren 14an, ostegunean, izango da ikus-entzunezkoa Salatxo aretoan.

Otsailaren 14an, ostegunean, argazki eta kontaketa saio bat egingo du Alberto Agirreazaldegik Salatxo aretoan 19:00etan. Kungsleden: Laponia zeharkatzen eskiz. Izenburuak berak dion bezala iazko martxoan Laponian, Samiak bizi diren lurraldean bederatzi euskaldunek egindako eski zeharkaldia izango du hizpide. Norvegiako iparraldean eta Suediako mugan, Abisko parke nazionalean hasi eta Nikkaluoktan amaitu arte ibili ziren sei egunetan barrena iraupen eskiekin, leretatik tiraka, zama eramanez eta aterpetxeetan lo eginez.

Han ateratako argazkiak erakutsi eta bizitako bitxikeriak, eskiatzen egindakoak, ezagututako txokoak… kontatuko ditu besteak beste eta Ibiltarixanak blogean ere badaude ikusgai.




Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide