Ostiralean hasi ziren inauteri festak Orion, aterpean. Ikastetxeetako neska-mutikoek mozorroak soinean jantzi eta Zaragueta eskolakoek frontoian eta Ikastolakoek Karela kiroldegian egin zituzten beren dantzak.
Larunbatean ere mozorroak jantzi bai, baina askori ez zien balio izan hotzetik eta euritik babesteko. Karrozak prestatzen sekulako lana hartu eta plazako aterpera jo behar izan zuten lagun taldeek desfile azkarrean. Plazako kioskoaren babesean taula gainera igo ziren ume, gazte eta heldu, lagun taldeetan, epaimahaikoei beren mozorroak erakustera. Hauek mozorroak egiterakoan izandako sormena, erositakoaz gain erabilitako gainontzeko gauzak eta arropak, originaltasuna eta gaiaren freskotasuna hartu zituzten kontuan saridunak aukeratzeko. Epaimahaian gaztetxeko, Zaraguetako, Ikastolako eta Mandalara taldeko ordezkariak zeuden.
Honakoak izan ziren saridunak:
- Karrozak
Gazteak: Marioland
Helduak: Infernuko aingerutxoak
- Taldeak
Gazteak: Arrainak eta urpekariak
Helduak: Munduko familien kartak
- Binaka edo banaka
Gazteak: Korrikalari jamaikarrak
Helduak: Mimoak
Eguraldia lagun izan ez bazen ere, telebistako eguraldi programa irudikatuz eguzkia karrozan ekarri zuenik ere izan zen. Hurrengo egunetarako ere ez zuten eguraldi ona iragarri, baina motoan lagun talde bat baino gehiago ikuzi genuen, baita saria jasotzera azkar asko iritsi zirenak ere. Korrikalari jamaikarrak ere bizkor egin zuten bidea eta baita domina jaso ere. Taldeka partida irabazi zutenak, berriz, munduko familien kartak izan ziren.
Koadrilak bai, baina tabernariak ez ziren lehiaketan parte hartzera animatu, beraz, bertan behera gelditu zen lehiaketa.
Hona hemen inauterietako hainbat argazki.