Jorge Alvarez eta Jon Merino Bikote Eroak dardo txapelketako irabazle

Irati 2013ko otsailaren 11

Aurrera tabernan izango da hitzordua

Bikote Eroak dardo txapelketa jokatu zuten Gipuzkoako dardo zaleek otsailaren 17an Aurrera tabernan, eta hau izan zen sailkapena:

  1. Jorge Alvarez (Orio) eta Jon Merino (Lasarte)
  2. Maider Gamma (Orio) eta Jorge Cid Quintana  (Lasarte)
  3. Gurutz Sarasola (Aia) eta Raul Hernandez (Zarautz)

Udaberriko txapelketa

Bestalde, otsailaren 8an jarri zuten abian Udaberriko dardo torneoa. 28 dardo zale arituko dira astearte eta ostiral iluntzetan herriko lau tabernatan: Aurreran, Blinken, Tragoxkan eta Koastan. Torneoa hiru hilabetez jokatuko dute eta izen ematea 2 eurokoa da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide