Orioko hondartzan duna eremu bat sortzeko proiektu bat landu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Orion ez ezik, Deban eta Hondarribian ere egin nahi dute proiektua.
Proiektu hori aurkezteko gaur, asteartea, otsailaren 12an, azalpenak emango ditu Aldundiko teknikari Jon Zulaikak, 19:00etan Kultur Etxean.
Ekitaldia irekia da eta gaiarekin interesa daukaten guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.