Urola Kostako Udal Elkarteak, Kutxa Ekoguneak, eskualdeko bost udalek eta 23 arrandegik Ontziratu zaitez! kanpaina jarri zuen abian azaroan, arrandegiko erosketetan ontzi edo tuperrak erabili eta paper eta plastikozko poltsen erabilera murrizteko. Hiru hilabeteren ondoren Urola Kostako Udal Elkarteak balorazioa egin du eta hona hemen Orio eta Aiako datuak:
Ontzien banaketa:
- Aian 185
-
Orion 1.410
Erosketak ontziekin
-
Aian: 378
Azaroan: 117
Abenduan: 53
Urtarrilean: 208
-
Orion: 6.505
Azaroan: 1.712
Abenduan: 1.555
Urtarrilean: 3.238
Aurreztutako papera eta poltsak
Kutxa Ekoguneak
hainbat herritan egin ditu berriz erabiltzeko ontzien kanpainak.
Kanpaina horietan egindako azterketa eta galdetegien bidez, ontziak
erabiltzerakoan aurrezten den paper eta poltsa kopuruen estimazioetarako
datuak lortu ditu. Esaterako, ontziarekin egiten den erosketa bakoitzeko 7 gramo
paper aurrezten dira eta poltsen erabilera %75 murrizten da. Estimazio horien
arabera, arrandegietan ontziak erabiltzeko kanpainaren bidez, azarotik
urtarrilaren 31ra, eskualdeko bost herrietan 244 kilo paper eta 26.120 poltsa
gutxiago erabili dira.
Kanpaina hiru hilabetez martxan egon ondoren, Udal Elkartearen eta Ekogunearen balorazioa ona izan da. Batetik, arrandegien parte hartze eta ahaleginarengatik, eta bestetik, herritarrek kanpainari egin dioten harrera ona izan delako eta ondorioz, ontzien erabilera errotzen joan delako. Horrek paper eta plastikozko poltsen kontsumoan murrizketa esanguratsua dakar eta aurrerantzean ontziak erabiltzea ohitura bihurtzea da helburua. Kanpainak, baina, 6 hilabeteko iraupena du eta orain arte bezala, arrandegietan hilero egingo dituzte zozketak ontziak erabiltzen dituztenen artean apirilaren amaierara bitartean. Arrandegi bakoitzean sari bana banatuko dute hilean: 30 euroko txartela arrandegian bertan gastatzeko.