Idi-probak izango dira martxoaren 1etik 5era bitartean

Irati 2013ko ots. 13a, 18:48

BBK txapelketarako puntuagarria izango da

BBK sarirako puntuagarriak diren idi-probak jokatuko dituzte Aian martxoaren 1etik 5era:

Martxoak 1, ostirala,  22:00etan

  • J.M. Olasagasti–Igeldo
  • Patxi Irarreta–Errenteria
  • Izeta–Aia

Martxoak 2, larunbata,  18:00etan

  • Celestino Aburuza–Oiartzun
  • Urkaitxik–Elgoibar
  • Arzadun anaiak–Aia
  • Narbasta–Oikia

Martxoak 3, igandea, 18:00etan

  • Goiz Argi–Oiartzun
  • Artasoro–Errenteria
  • Mendipe–Birle

Martxoak 4, astelehena,  22:00etan

  • Ekomet–Mungia
  • Telleria–Lasarte
  • Laski–Birle
  • Martxoak 5, asteartea,  21:00etan

  • Patxi Arzadun–Aia
  • Iñaki Lopategi–Birle
  • Iñaki Oliden–Orio
  • Soarte–Elgoibar

Sarrerak

Herri-kirol zaleek sarrerak probalekuan bertan erosi beharko dituzte saio bakoitzaren aurretik. 20 eurotan salduko dituzte txartelak, baina krisiari pixka bat aurre egiteko, lehenengo egunean 5 saioetarako sarrerak hartzen dituenari bat doan emango diote. Hau da, 5 txartel 80 eurotan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide