Desagertutako emakume baten bila ari dira Aia inguruan

Irati 2013ko otsailaren 14a

Atzo Iruretaegia bailaran ibili ziren bila eta gaur Aia inguruko baserri guneetara zabaldu dute bilaketa

Gaur goizean goiz hasi da berriz Ertzaintzako erreskate taldeak atzo desagertutako 57 urteko emakumea bilatzeko lanekin.

Atzo, gaueko hamarrak aldera jaso zuten abisua eta Iruretaegia bailara inguruan bila ibili ondoren, goizaldean etena egin zuten. Goizeko 7:00etan berriz jarri dira martxan Aiako Udaleko brigada, DYA, Gurutze Gorria, Ertzainen erreskate taldea eta Elorrioko txakur unitatea –Ertzainor taldea–, eta beste hainbat boluntario. Guztia larrialdi teknikari batek koordinatuta ari dira egiten.

Oraingoz ez dakite zein egoeratan galdu zen emakumezkoa.

Bilaketa Aia inguruko baserri guneetara zabaldu dute oraingoz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide