Bilaketa lanetan ari ziren erreskate taldeko kideek hilik aurkitu dute atzo Aia inguruko baserri auzo batean desagertutako 57 urteko
M.J.A.I. emakume aiarra. Gorpua 14:40ean aurkitu dute Asteasuko lurretan, GI-2631 errepideko hegal batean, hildakoa bizi zen baserritik hiru kilometrora.
Atzo arratsaldeko seietatik falta zen etxean eta ingurukoek Zarauzko Ertzain Etxera jo zutenetik bilaketa lanetan aritu ziren goizaldera arte. Gaur goizean ere Ertzaintzako, DYAko, Gurutze Gorriko, Aiako udaletxeko eta boluntarioz osatutako sei talde aritu dira baserriaren inguruak miatzen, horietako bat txakurren laguntzaz. Aiako alkatea eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak emakumearen baserrira gerturatu dira bilaketaren berri jaso eta laguntzeko asmoz.
Ertzaintzatik oraingoz ez dute jakinarazi heriotzaren kausak zein izan diren.