Joxe Mari Salsamendi erremontista oriotarra hil da

Irati 2013ko otsailaren 20a

1942an debutatu zuen profesional mailan eta 1968ra arte aritu zen.

87 urte zituela atzo hil zen Joxe Mari Salsamendi, erremontista izandakoa, Salsamendi III. izenez ezaguna pilotan.

1942. urteko urrian debutatu zuen profesional mailan Donostiako Urumea frontoian.  1944an Espainiako banakako lehen txapelketa jokatu zuen. Urumean aurreneko gelditu eta eta irailaren 28an jokatu zuen finala Abregoren kontra eta honek irabazi zion 35-32ko emaitzarekin. Hala ere, 1957an Erremonteko Espainiako Txapelketa irabazitakoa da. 1968ra arte jarraitu zuen erremontean  jokatzen Madrileko Recoletos frontoian eta hango pilotaririk onenetakoa izan zen. Pilotan jokatzeari utzi ondoren, haren inguruan jarraitu zuen lanean, Galarreta frontoiari lotuta. 1995ean erretiroa hartu zuenean, omenaldia jaso zuen frontoi horretan bertan. Kirol Merezimenduaren Domina ere jasotakoa da.

Hileta elizkizuna gaur, asteazkena, izango da 19:30ean, Orioko San Nikolas elizan.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide