Gazte bat zauritu zen atzo moto istripuan Santion

Irati 2013ko otsailaren 25a

Auto batekin jo zuen aurrez-aurre

Atzo, igandea, moto istripua izan zen 13:10ean Aiako Santio Erreka auzoan, Sega eta Aranguren artean. Moto batek eta auto batek aurrez aurre jo zuten eta moto gidaria lurrera erorita zauritu zen. 16 urteko M.E.A. aiarra ospitalera eraman zuten.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide