Orioko gainean eta Andazarratera bidean arreta izan behar da elurra ela-eta

Irati 2013ko ots. 25a, 12:21

Elurrarekin errepideetan kontuz ibiltzeko gomendatu du Segurtasun Sailak

Elurrak Euskal Herriko txoko asko zuritu ditu egunotan, baita Orio eta Aia inguruak ere. Badirudi euriak eta elur maila jaisteak pixkanaka urtuko duela elurra, baina oraindik hainbat errepidetan arreta eskatu dute Segurtasun sailetik. Besteak beste Orioko gainean joan-etorrian ari diren gidariei kontuz ibiltzeko gomendioa egin diete eta Aiatik Andazarratera bidean, GI-2631 errepidea zabalik dagoela, baina elurra ari duenez han ere arretaz gidatzeko adierazi dute trafiko zerbitzutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide