Zortzi urrezko domina eta zilarrezko lau lortu dituzte piano ikasleek Andoainen

Irati 2013ko ots. 25a, 17:39

Audra Almanaityte piano irakaslearekin prestatzen dira Danbolin Musika Eskolan

Asteburuan Andoainen izan den zortzigarren piano jaialdian hartu dute parte 12 oriotarrek. Musikan ikasitakoa jende aurrean erakutsi ondoren, urrezko eta zilarrezko dominak –zortzi eta lau hurrenez hurren– lortu dituzte Danbolin Musika Eskolako Ikasleek.

Audra Almanaityte piano irakasleak prestatu ditu jaialdirako eta Musika Eskolatik eskertu eta txalotu nahi dituzte irakasle eta ikasleak Orioko herria hain maila altuan uzteagatik. Hona hemen lortu dituzten emaitzak:

  • BAKARLARIAK A MAILAN
  • Miren Genova (urrea).
  • Hodei Sanz (urrea).
  • LAU ESKUTARA A MAILAN
  • Unai Bontigi eta Iker Pielago (urrea).
  • BAKARLARIAK B MAILAN
  • Borja Esnal (urrea).
  • Amaia Izagirre (urrea).
  • Ainhoa Bontigi (zilarra).
  • Mikel Etxarri (zilarra).
  • BAKARLARIAK C MAILAN
  • Jon Loidi (urrea).
  • Ander Carrera (urrea).
  • Aitor Lizaso (zilarra).
  • Paula Argintxona (zilarrra).
  • Jone Zinkunegi (urrea eta aipamen berezia).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide