Martxoaren 25ean izango da jubilatu eta pentsionisten eguna

Irati 2013ko otsailaren 25a

Bazkaritarako txartelak martxoaren 13 eta 14an salduko dituzte.

Urteroko ohiturari jarraituz, Zaharren Babes Lekukoek jubilatu eta pentsionisten eguna antolatu dute martxoaren 25, astelehenerako. Bazkaria izango da hitzordu nagusia, baina aurrez eta ondoren ere ez da bestelako ekitaldirik faltako.

  • 12:00etan, Meza Orioko elizan, Egunsenti abesbatzarekin.
  • 13:00etan eta 13:30ean, Goizeko kafetegiaren aurrean, autobus zerbitzua bazkaritara joateko.
  • 14:00etan, Aginagako Errasti sagardotegian, bazkaria.
  • Bazkalondoan, Egunsenti abesbatzaren eta trikitilarien saioa.
  • 18:00etan, bueltako autobusa.

Bazkaritarako txartelak martxoaren 12an eta 13an, 16:00etatik 18:00etara salduko dituzte Zaharren Babeslekuan 21 euroren truke. Txartela erosteko, eguneratuta eduki behar da sozio txartela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide