Espainiar estatuan Activa kateko elektrotresna dendetako erosleen artean zozketa egin zuten otsailaren 15ean. 350 denden artean Orioko Albizu dendako bezero Rosa Arruti izan da 3.000 euroko sariaren irabazlea. Sukaldea berritu zuela-eta Albizunean erosi zituen elektrotresnak Rosak eta zozketarako txartela dendatik irteterakoan ia oharkabean bete zuela esan zuen saria jasotzera joan zen unean. Sorpresaz eta era berean pozez jaso du saria Rosa Arrutik eta Albizu dendakoak ere pozik daude saria beraien dendan tokatu delako. Arrutiren esanetan jendea hasi zaio eskean, izan ere, 3.000 euro horiek nahi dituen gauzetan gastatzeko aukera du.