Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua aurkeztuko dute

Irati 2013ko martxoaren 1a

Martxoaren 12an izango da aurkezpena Kultur Etxean

Orioko Udala, Lau Haizetara Gogoan elkartearen lankidetzarekin, Orioko herriak eta bere biztanleek 1936ko errebolta militarraren ondorioz eta frankismoan zehar jasandako errepresioaren inguruan proiektu bat lantzen ari da. Memoria historikoa berreskuratzea eta erreparatzea dira helburuak eta  egitasmoa lantzen ari direnek dioten gisa herriaren ahotsak osatzen du herriaren historia. Hortaz, herritar guztiei gonbidapena egin nahi diete martxoaren 12an, 19:00etan, Orioko Kultur Etxean egingo duten aurkezpenera joateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide