Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta urtero egiten dute Donostian Lilatoia, bost kilometroko herri lasterketa. Martxoaren 3an izan da aurtengo hitzordua eta 2.700 partaidek lortu dute proba amaitzea, horien artean 37 oriotarrek eta Aiako lau emakumek. Nerea Arriaga Azkue izan zen oriotar azkarrena helmugara 20 minutu eta 33 segundotan iritsita, sailkapen orokorrean 16. postuan. Aiarretan lehena 24 minutu eta 3 segundorekin, partaide guztien artean 140. tokian bukatuta Ainhoa Ubegun izan zen. Hona hemen oriotarren sailkapena. Aiarrena berriz honako hau:
- 140 Ainhoa Ubegun Manterola 00:24:03
- 225 Onintza Arrizabalaga Etxezarreta 00:25:20
- 1006 Kristina Balerdi Aizpurua 00:30:10
- 1012 Ixaskun Carton Telleria 00:30:11