Martxoko BBK sarirako puntuagarriak diren idi probak jokatu ziren martxoaren 1etik 5era bitartean Aiako probalekuan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jende gutxi ibili da egun gehienetan, azken saioan salbu, 260 lagun inguru elkartu baitziren orduan eta oso proba onekin gozatuz ikusleen artean giro beroa sortu zela esan dute.
16 parte hartzaile ziren guztira eta Birleko Mendipe izan zen nagusi 56 plaza eta 2,63 metrorekin; bigarren, berriz, Aiako Arzadun anaiak 55 plaza justurekin. Gainontzeko aiarrak eta oriotarren artean Orioko Iñaki Oliden laugarren izan zen, Aiako Patxi Arzadun bosgarren eta zazpigarren Aiako Izeta.
- Mendipe (Birle)
56 plaza eta 2,63 metro
- Arzadun Anaiak (Aia) 55 plaza.
- Iñaki Lopategi (Birle)
53 plaza 4 zinta 1,92 metro.
- Iñaki Oliden (Orio)
52 plaza 2 zinta eta 2,43metro.
- Patxi Arzadun (Aia)
51 plaza eta 1,32 metro.
- Ekomet (Mungia)
51 plaza.
- Izeta (Aia)
46plaza 6 zinta eta 3,72 metro.
- Laski (Birle)
45 plaza eta 2,48 metro.
- Soarte (Elgoibar) 45 plaza.
- P. Irarreta (Errenteria)
44 plaza eta 1,10 metro.
- J.M Olasagasti (Igeldo)
40 plaza 7 zinta eta 2,50 metro.
- Urkaitxiki (Elgolbar)
40 plaza 2 zinta eta 0,52 metro.
- Goizargi (Oiartzun)
40 plaza.
- Artasoro (Errenteria)
35 plaza eta 1,72metro.
- Telleria (Lasarte)
32 plaza 3 zinta eta 2,16 metro.
- Narbasta (Oikia)
30 plaza zinta bat eta 0,58 metro.
