Gaztetxoentzako ibilaldi neurtua izango da igandean

Irati 2013ko martxoaren 7a

Orioko Talai Mendi elkartea da antolatzaile

Martxoaren 10erako, eskolarteko jokoen baitan, ibilaldi neurtua antolatu du Orioko Talai-Mendi elkartekoek. Igandean, 08:30etik 09:00etara bitartean abiatuko dira Herriko Plazatik eta San Juan, Itxaspe, Kukuarri, Andu eta San Martinen barrena ibilaldia egin ondoren itzuliko dira plazara gaztetxoak. Bi ibilbide izango dira aukeran: motza egiten dutenek, hamaiketakoa barne, bi ordu eta erdi beharko dituzte gutxi gorabehera; eta luzea aukeratzen dutenek, berriz, ordubete gehiago.

Ibilaldiari buruzko informazio gehiago Gipuzkoako Mendi Federazioaren webgunean dago.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide