Aiarrak mendi lasterketako podiumean

Irati 2013ko martxoaren 11

Mikel Iruretagoiena hirugarren izan zen gizonezkoetan eta Nerea Amilibia emakumezkoetan bigarren

Bizi-Iturri jaiaren baitan Aiako II. Mendi Lasterketa izan zen jokoan igande goizean. Argi esnatu zen eguna eta lasterka egiteko giro aproposa izan zuten korrikalariek, bai eguraldiarengatik eta baita beraiek animatzera mendi ingurura eta Aiako plazara gerturatu zen jendearengatik ere.

Iazko ibilbidea aldatu zuten eta 10 kilometro zituen zirkuitu berrian korrika ibili ondoren, guztira 167 lagun iritsi ziren helmugara. Horien artean Orio eta aiarrak eta etxe inguruan fin ibili ziren gainera. Gizonezkoetan Mikel Iruretagoiena Agote hirugarren tokian sailkatu zen; Nerea Amilibia, berriz, bigarren helmugaratu zen emakumezkoetan.

Hona hemen sailkapena eta argazkiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide