Udalak deialdia egin du udan lanerako hartuko dituen pertsonak aukeratzeko.Orion erroldatua eta langabetua izan behar da deialdian parte hartzeko. Hartuko diren langileen kontratuak denboraldi baterakoak izango dira, lan-zuzenbideko erregimenean eginak.
Honako lanpostuak dira:
• Kanpinerako lau zaindari
• Antilako kabinen bi garbitzaile
• Kanpineko komunen lau garbitzaile
• Bi Udaltzain laguntzaile
• Txu-txu trenaren bi gidari
Aldizkako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori aurrez aipatutakoei gehituko diete.
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira apirilaren 5a baino lehen, han emango duten instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era. Lanpostu horiek betetzeko egin beharreko probak apirilaren 20an izango dira Orioko Ikastola berriko Areto Nagusian, goizeko bederatzietan hasita.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak. Ordutegi zehatzak www.oriora.com orrialdean argitaratuko dituzte.