Parekidetasunaren inguruko diagnosiari buruzko bilera izango da ostegunean

Irati 2013ko martxoaren 11

Xaltxerak taldeak egin du deialdia

Orioko Udalak gizon eta emakumeen arteko parekidetasunaren inguruko diagnosia egin du. Han jaso dituzten datuen inguruan hausnarketa egin nahi du Xaltxerak taldeak, herriko eragile den aldetik. Horretarako, gaiarekin arduratuta dauden Orioko emakumeei dei egin nahi diete, ostegunean, 19:00etatik aurrera, Kultur Etxean egingo duten bileran parte hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide