Korrikak ez du mugarik eta geroz eta presentzia handiagoa du nazioartean ere. Ozeano Atlantikoaren bestaldeko hainbat herrialdetan ikusi izan dugu Korrika ospatu izan dutela euskaldunek eta arbaso euskaldunak dituztenek.
Oraingoan Londresen grabatu dute bideoa hainbat euskaldunek eta horien artean Aitor Delso oriotarra ikusi dezakegu. Hemen bideoa:
Euskaltzaleen bazkaria Orion
Korrika Kulturalaren programaren barruan euskaltzaleen bazkaria antolatu du Korrika batzordeak datorren larunbaterako, martxoaren 16rako. Bazkaria Loretxu jatetxean izango da, 14:30ean hasita. Bazkaritarako txartelak Kolon Txiki tabernan eta Lore burdindegian daude salgai, 25 euroko prezioan. Guztira, 60 txartel jarri dira salgai eta txartela erosteko azken eguna osteguna izango da, martxoaren 14a.