Herritarron utzikeria arrastoak urteroko hondartza garbiketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko mar. 18a, 09:25

Zigarrokinak, higiene pertsonalerako materiala, latak, arrantzarako objektuak, jostailuak … bildu dituzte hondartza eta inguruko arroketatik

Larunbatean izan zen, Orioko Surf Taldeak eta Herriok urtero antolatu ohi duten hondartza garbiketa. Bertaratutako berrogei bat lagunen artean, hondartza eta inguruko hondakinak jaso zituzten ordu pare batez.

Azaldu zutenez, lotsagarria da hondakinen auziaz hainbeste hitz egiten den garaiotan, herriko txokorik ederrenetakoak hain zikin topatzea. Hondartzak ez du operación bikini delakoaz ulertzen, ez da nahikoa uda garaian apaintzearekin”.

Bestalde, hondarraren kalitateak oso txarra izaten jarraitzen duela azpimarratu zuten. Ur-ertzeko maldak bertan jarraitzen du, eta hondar aleak ere oso lodiak dira. Hondartzaren egoera, oraindik ere, negargarria dela gogorarazi nahi diegu herritarrei.

Hona hemen garbiketaren bukaeran Andoni Fernandez OSTko presidenteak bertaratuei esandakoak:

YouTubeko pantallazua

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide