Joan zen asteburuan Alacanten izan zen Espainiako dardo txapelketa. Han Orioko Unar elkarteko Rugby Tragoxka taldeak –Jon Merino, Rafa Mellado, Pablo de la Fuente eta Joseba Unanue– eta emaitza ezin hobeak eskuratu zituzten.
Bakarkakoan Jon Merinok irabazi zuen amateur mailan eta Joseba Unanue 17. izan zen master kategorian. Taldekakoan lortu zuten emaitzarik onena, lehenengo postua, alegia. Amateur mailan aritu ziren lehian, beste 123 talderekin, 501 modalitatean. Finala Asturiasko Duernu2 taldearen aurka jokatu zuten. Garaipen honek mundialean parte hartzeko atea ireki die eta Las Vegasen jokatuko dute datorren urtean.