Duintasuna elkartekoek Orion egin dute bilera

Irati 2013ko martxoaren 21a

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen elkartea da

Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsiodunen Duintasuna elkarteak Orion egin du asteon hilabeteko bilera. Kultur Etxean egin zuten batzarra eta Beñat Solaberrieta alkatea ere han izan zen. Beren gaiak aztertu eta eztabaidatu ondoren, plazan agerraldia egin zuten eta gero elkarrekin bazkaldu zuten.

Duintasuna elkarteko Kandido Esoainen esanetan, koordainketaren kontua landu berri dugu, hainbeste zigor jasotzen ari gara pentsiodunak, emakumeak, alargunak…, beraz, arazo horien aurrean borroka egin behar dugu eta elkartea baliatzen dugu horretarako, jubilatu eta pentsiodunen duintasuna eskatzeko. Mobilizazioak egin behar direnean ere elkartzen dira eta uste dut laster tokatuko dela berriz dekretu berria dela-eta.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide