Dortsal guztiak banatuta egingo da Orioko 3. mendi lasterketa

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko martxoaren 22a

Martxoaren 24an, igandearekin, izango da proba

Igande honetan, martxoaren 24a, goizeko 10:00etan hasita, Orioko 3. mendi lasterketa izango da. Iazko ibilbide gogorrari eutsiko diote aurtengo ediziorako eta parte hartzaileen artean iazko gizonezkoetako irabazlea, Ionut Zinca izango da; baita emakumeetan bigarren sailkatu zen Maite Maiora ere.

Dortsal guztiak banatu dituzte antolatzaileek eta guztira 350 lagun izango dira irteeran. Honako ibilbidea osatu beharko dute:
Mendi lasterketako ibilbidea

Ibilbide ikusgarria da eta aurten ere San Juan ermitako aldapak zeresana emango du lasterketan. Hemen duzue ibilbidea iruditan laburbiltzen duen bideoa:

Iganderako eguraldi nahasia eman duten arren, goizean, Euskalmet agentziaren arabera, euririk egin gabe eutsiko dio. Izango da zertaz gozatua, beraz, mendi lasterketan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide