Iraganarekiko lotura ez galtzeko ahalegina da oroimen historikoa; garai bateko gertaerak biltzen dituena, iragana baloratuz eta errespetatuz. Gerra Zibilaren oroimen historikoak, garrantzia izan arren, ezer gutxi dakigu Orion errepresioa jasan zutenei buruz; dokumentazio gutxi dagoelako eta orduan bizitakoak askok kontatu nahi ez dituelako.
Hori dela-eta lau Haizetara Gogoan koordinadorak Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz proiektu bat jarri du martxan. Memoria historikoa berreskuratzea eta oriotarrek bizi izandako injustizia eta errepresioaren berri jakin eta dagokionari ordain araztea dira helburuak.
Bi asmo
Proiektuaren
aurkezpenean Beñat Solaberrieta alkateak jakinarazi zuen Orion
oroimen historikoa berreskuratzeko bi asmo daudela martxan: lau
Haizetara taldearena eta Oroimenaren ubera, Karkaran Gerra Zibilari
buruz kontatutakoetatik abiatuta Iñaki Iturain osatzen ari dena.
Garrantzitsua iruditzen zaigu gaia, baina mimo handiz landu beharrekoa
da. Urte asko pasa dira, denborak egoera samurtu du eta pertzepzioa
aldatu da. Baina oraindik jendeari kosta egiten zaio Gerra Zibilaz hitz
egitea, dio alkateak.
Gerra Zibileko biktimen zerrenda osatzea da asmoa, familien borondatea baieztatzea eta beren nahia zehaztea, galdetegi edo protokoloak nazioarteko legeak aintzat hartuta betetzea, Udal artxiboa arakatzea eta bildutako dokumentuak eta testigantzak arakatzea eta Orioko Udalaren kustodian uztea.
Bi ikerlari
Lau Haizetara Gogoan
taldeko Gotzon Garmendiak adierazi zuen orain arte oroimen historikoa
berreskuratzearen harira omenaldiak, oroigarriak... egin izan direla,
baina hori ez dela nahikoa. Beraz, nazioarteko legeari jarraituko diote
eta ikerlariek errepresaliatu bakoitzaren dokumentuak jasoko dituzte Lau Haizetara Gogoan koordinadorako ikerlariak arituko dira Gerra Zibilean Orion errepresioa jasandakoen istorioak jasotzen eta horien inguruko dokumentu pertsonalak egingo dituzte kontaketa osatzeko. Kaltetu, senide edo herritarrengandik jasotako dokumentu publikoak, pribatuak, adituen txostenak eta zuzeneko kontaketak.
Koordinadorako Isabel Gonzalez eta Aiala Oronoz arduratuko dira datozen hilabeteotan ahozko testigantzak jasotzeaz. lanean hasiak dira eta Gonzalezek herriko hainbat gertaera kontatu zituen: aurkariei pasabidea galarazteko zubia bota zuela eta Batallon de trabajadores delako batek konpondu zuela, frankismoan hezteko Orion zegoen udako kanpamendua, kaleei euskal izenak kendu egin zitzaizkiela...
Oronozek, berriz, errepresioak modu askotakoak izan zirela adierazi zuen eta horietako batzuk jakinarazi: hildako eta desagertuak, Getariako hilerrian edo Xuai gainean fusilatuak, frontean hilak, torturatu eta erasotuak, presoak, erbesteratuak, frankisten tropetan sartzera behartuak, Udal langile eta irakasle baztertuak...
Herrian, garai hartako testigantzak jasotzea da elkartearen asmoa; bai erre- presioa jasan zutenena, baita bitartekariena ere. Horretarako, uste dute egokia litzatekeela oriotarrekin zubi lana egitea eta laguntzeko lan-talde bat egotea. Herritarren batek ikerlariekin harremanetan jarri nahi izanez gero udaletxeko harrerara jo dezake.