Txotxean pozik jubilatuen egunean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko martxoaren 27a

Martxoaren 25ean ospatu zuten jubilatuen eguna Orioko Zaharren Babeslekukoek

Azken urteetan bezala, aurten ere Aginagako Errasti sagardotegian egin zuten jubilatuen eguneko bazkaria Orioko Zaharren Babeslekukoek, martxoaren 25ean. Aurretik meza izan zuten, 12:00etan eta 13:30 ingururako sagardotegiko mahaiak beteta ziren.

Guztira 300 bat lagun gerturatu ziren sagardotegira, tartean Orioko Udaleko hainbat ordezkari –Beñat Solaberrieta, Miriam Uranga eta Xanti Zaldua–, herriko apaiz Unai Manterola eta Karkara izan ziren bertan.

Giro ona izan zen nagusi bazkaltzeko garaian, eta postrearekin batera, Egunsenti abesbatza eta Ander Beldarrain eta Eider Iraola trikitilariek doinu alaiak eskain zituzten.

Sagardotegiko argazkiak egin zituen Karkarak eta hemen ikusi ditzakezue.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide