Iazko arrakasta ikusita, aurten ere, Arkupe elkarteak, haurrentzako ekimenak antolatu ditu Pazko Asterako Arkupe merkatarien elkarteak. Apirilaren 2an eta 3an hiru puzgarri, jumping-a eta zezen mekanikoa jarriko dituzte Ikastola aurreko plazan –euria eginez gero, Ikastolako pergolan–.
Ordutegia honakoa izango da:
- Goizez: 10:30-13:30
- Arratsaldez: 16:30-18:30
Txartelak
Bi modu izango dira jolasetarako txartelak lortzeko:
- Arkupe dendetan erosketak egitearen truke txartela jasotzea.
- Egunean bertan 50 zentimo ordainduta erostea.