Boluntarioak behar dituzte Landare Berezien Azokarako

Irati 2013ko apirilaren 3a

Apirilaren 15era arteko epea dago izena emateko

Iturrarango Lorategi Botanikoan Landare Berezien Azoka izango da apirilaren 27an eta 28an. Mintegizale kopurua handitzen doa urtez urte eta bisitariak ere asko izaten dira. Antolatzaileek laguntza behar izaten dute asteburu horretarako eta boluntario bila ari dira. Beraz, azokan lan egiteko prest daudenek, apirilaren 15era arteko epea izango dute izena emateko telefono zenbaki honetara deituta: 943 83 53 89.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide