Munduko txalupa elektriko azkarrena Orion muntatzen dute

Irati 2013ko apirilaren 3a

% 100 elektrikoa den bere Kräutler motorrak 5,2 korapiloko abiaduran joateko aukera ematen dio ontziari

Gero eta gehiago dira energia elektrikoa nabigazioan sartzen ahalegintzen diren itsasontziak eta Silennis S020 da horietako bat: sorkuntza erraza eta 4,8 metroko luzerarekin maila gorenera  iritsi nahi duen ontzia.

Industria diseinuko Dhemen estudioaren eta Jose Alegria ontzigintza-ingeniariaren arteko proiektua da, jadanik nazioarteko bi sari eskuratu dituena: Red Dot Award 2011 y  Zilarrezko Delta. Silennis S020 gaur egun Txinan fabrikatzen dute, baina muntatu Orion, muntatzen dute, Silennis Boats, S.L. enpresan, Arratola aldean eta hemen pasatzen ditu kalitate kontrolak ere.

Diseinu berritzailea eta krosko zuria dituen Silennis S020 ontziak balioanitzekoa izateaz gain, ingurumena errespetatzea du helburu nagusia. % 100 elektrikoa den bere Kräutler motorrak 5,2 korapiloko abiaduran joateko aukera ematen dio; gehiengo errendimenduan bi orduko autonomiarekin eta bederatzi orduz itsas bidaia abiaduran, 3,7 korapilora.

Ontziak gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta banatzaile ofizialak dituzte AEBetan, Belgikan eta Suitzan, azken horretan bi saldu dituzte jadanik. Gainera, diseinatzailea Silennis aukerak gehitzeko asmoz dago eta epe laburrean produkzioa %100 lokala izan dadin nahi du.

S020 Silennis arrantzarako ere egokia izan daitekeela diote asmatzaileek. Izan ere, kanaberak, sareak eta kirol arrantzarako gainerako lanabesak barruan gordetzeko aukera ematen du. Bestalde, frankobordoak baxuak izanik zaletasuna errazten du. Gainera, popa uraren arrasean gelditzen denez, garraio mota guztietarako aukera ematen du.Horrez gain, lehen Silennis eredua erabilgarri izan daiteke hondartza eta kostalde garbiketako tresnentzat. Beste erabilera batzuk ere proposatu dituzte asmatzaileek: familia bidaldiez gozatzeko, kontuan hartuta eguzkitik babesteko estalkia jartzeko aukera dagoela; bela ontziak oso gustuko ez dituzten gazteek lehen ontzi gisa erabiltzeko, besteak beste, surflariak olaturik onenetara gerturatzeko balia baitezakete.

Ontzi bakoitzak 18.800 euro + BEZ balio du eta hainbat ekipamendu gehitzeko aukera eskaintzen dute. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide