Joseba Ostolazak Xiete harria bost aldiz altxatuta harri-jasotze marka gainditu du Aizarnazabalgo Atari Soro frontoian.
Xiete
harri kubiko ezagunarekin –kubiko gehienak baino neurri
handiagokoa eta 190 kilo dituena– aritu zen Ostolaza.
Historian gutxik jaso du harri hori: Urtainek, Goenatxo II.ak eta Perurenak, hain zuzen ere. Bost minutu barruan Xiete harriari ahalik eta altxaldi gehien ematea zen Ostolazaren erronka zerrenda berezi horretan sartzeko eta baita lortu ere beste harri jasotzaileekin batera zerrenda pribilejiatua osatzea.