Elikagaien-manipulatzaileentzako ikastaroak antolatu nahi ditu Arkupe Elkarteak

Irati 2013ko apirilaren 4a

Apirilaren 12an amaituko da izena emateko epea

Arkupe Elkarteak dendari eta ostalarien prestakuntza garrantzitsua  eta batzuetan trebakuntza ere derrigorrezkoa dela iritzita, elikagaien-manipulatzaileentzako ikastaroak antolatu nahi ditu. Ikastaro bat dendarientzat eta beste bat ostalarientzat antolatzea da asmoa.

Ikastaroak Orion bertan izango lirateke, seguru asko Kultur Etxean eta kostua, berriz, parte hartzaileen araberakoa.

Beraz, ikastaroetan parte hartzeko prest zein dagoen jakiteko, izena-emateko epea zabalik dago. Interesa dutenak zein diren jakiten dutenean erabakiko dute ordutegia –goizez edo eguerdian–. Dendarientzako hiru orduko ikastaroa –egun bat– izango litzateke eta bestea sei ordukoa –bi egun–.

Interesatuek 943831281 telefono zenbakira deitu edo e-mail bat bidali beharko dute arkupeorio@hotmail.es helbidera, apirilaren 12a baino lehen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide