Zabalik dago Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketetan parte hartzeko izen-ematea

Irati 2013ko apirilaren 4a

Apirilaren 25 eta 26an izango da Lasarte-Orian

Udaltop topaketa 2013ko apirilaren 25ean eta 26an, egingo dute Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean eta aurtengorako honako gaiak aukeratu dituzte: Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin euskaraz ikus gaitzaten? 

Izen-ematea Udaltop-en webgunean egin behar da, izen-ematea online atalean –azken eguna apirilaren 19a da–. Prezioa 80 eurokoa da eta barne hartzen ditu bi egunetako otorduak zein hitzaldi eta ekintza guztietan egoteko aukera.

Bosgarren edizioan hamaika hitzaldi, hausnarketa eta esperientzien partekatzea ahalbidetzeko lan-taldean saio bat eta kultur ekintza bat izango dira. Hemen egitaraua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide