Oteizari buruzko jardunaldiak Donostian hil zeneko urteurrenean

Irati 2013ko apirilaren 8a

Orion bideo emanaldia izango da apirilaren 18an

Bihar, apirilak 9,  beteko dira hamar urte Jorge Oteiza artista oriotarra hil zela. Horren harira jardunaldi batzuk antolatu ditu Donostian Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak sustatu zituen ideiak ezagutarazteko eta gaur egun zenbaterainoko erabilgarritasuna izan dezaketen aztertzeko.

Astelehenean hasita, jardunaldiak lau egunean barrena egingo dituzte, Donostian, Doka antzokian, eta 19:30ean hasiko dira guztiak.

  • Astelehena, apirilak 8: Kukai dantza taldeak eta Tanttaka antzerki konpainiak elkarlanean egindako Otehitzari biraka ikuskizunaren DVD emanaldia.
  • Asteartea, apirilak 9: Jon Intxaustegiren Fragmentos dokumentala. Oteizaren ibilbide artistiko eta pentsaerari buruzko lana.

  • Asteazkena, apirilak 10: Emilio Varela Frojan arkitekto eta Oteizaren adiskideak artistari buruzko hitzaldia egingo du. Ondoren, Jesus Mari Palacios zinemagileak Casa Vacía film laburra nola egin zuen azalduko du eta filma emango dute ondoren.

  • Osteguna, apirilak 11: Bertso saio berezia. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña ariko dira kantari, eta gai-jartzaile egingo du Ion Martinez antzezleak Jorge Oteizaren paperean Unai Elizasurekin batera. Elizasu eta Egaña orain dela hiru urteko Bertso Egunean Oteizari eskainitako saio monografikoa antolatzen ibili ziren eta orduan egin ez zituztenak egiteko baliatuko dute saioa.

Oteiza txikitanBideoa Orion
Bestalde, Oteiza gogoratu nahian Orion, bideo emanaldia egingo dute apirilaren 18an, 
Salatxo aretoan, 19:00etan. Oteiza tiembla dokumentala eskainiko dute. Felix Marañak eta Nuria Ruiz Cabestanyk zuzendutako lanak Oriora, jaioterrira, ekarriko du Oteiza. Izan ere, umetako garaia eta Oriorekin izandako harremana islatuko ditu, hemen eraikitakoa baita artistaren izatearen zati bat. Benito Lertxundiren musika eta Jorge Oteizaren hitzek –bai idatzitakoak baita ahoz esandakoak– lagunduko dituzte irudiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide