Berdintasunerako planaren aurkezpena gaur

Irati 2013ko apirilaren 10a

Kultur Etxean izango da ekitaldia 18:00etan

Orioko Udalak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Toki Plana (2013- 2016) egin du Murgibe Berdintasun Aholkularitzaren laguntzarekin. Proiektu horren aurkezpena egin diete gaur, apirilak 10, eguerdian Udal langileentzat eta herritarrentzat aurkezpen irekia egingo dute Kultur Etxean 18:00etan.

Diagnosiaren emaitzak eta planaren ekintza ildoak jakinarazi eta herritarren iradokizunak eta ideiak jaso nahi dituzte, beraz, herritarrei ekitaldirako gonbidapena egin nahi diete. Planaren berri jaso ondoren ekitaldian bertan zein hurrengo astean eman ahal izango dira iritziak eta baita proposamenak egin ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide