Donostiako Giza Eskubideen XI. Zinemaldia izango da apirilaren 19tik 26ra bitartean. Han ikusi ahal izango da Maialen Sarasua oriotarraren Donde nunca pasa nada film laburra. Libre te quiero filmarekin batera emango dute Viktoria Eugenia antzokian, igandean, apirilaren 21ean, 19:00etan.
Sarrerak 4,10 euro balio du eta aurrez erosi ahal izango da helbide honetan: www.kutxasarrerak.net-en.