Hezkuntza jardunaldiak bigarrenez, apirilaren 16an hasita

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 15a, 11:04

Orioko Curriculuma osatzen joan nahi du "Orioko Curriculuma Sortzen" taldeak

Oriotarren izaera bilduko duen material pedagogikoa osatu nahi du Orioko Curriculuma Sortzen taldeak. Orio 3ten 2.0 jardunaldietan aurkeztuko dute Orioko curriculuma sortzea helburu duen proiektua: apirilaren 16tik maiatzaren 4ra bitartean izango dira jardunaldien baitako hainbat ekitaldi: hitzaldiak, mahai-ingurua, zutabeen margoketak eta Porrotxen bisita.

Apirilaren 16, 19:00etan, Kultur Etxean

LOMCE Legea: aukerak eta arriskuak.

Mahai-ingurua: LOMCE Legea: aukerak eta arriskuak.

Parte-hartzaileak:

  • Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia)
  • Mariam Bilbatua (Hezkuntza Zientziatan Doktorea)
  • Ikoitz Arrese (Ikasle Abertzaleak-eko kidea)
  • Ainhoa Larrabe (EHBEko ordezkaria)

Apirilaren 18an,19:00etan, Kultur Etxean

Gipuzkoaren jatorrian eta Orioko historian arakatzen.

Hitzaldia: Gipuzkoaren jatorrian eta Orioko historian arakatzen.

Hizlaria: Beñi Agirre (Nabarraldeko kidea eta euskara irakaslea)

Apirilaren 20an, 11:00etan, autopista azpian

Herri Curriculum-aren zutabeak margotzen

Herri Curriculum-aren zutabeak margotzen: autopista azpiko zutabeak margotzeko aukera izango da, auzolanean. Hamaiketakoa ere emango dute Orioko Curriculuma Sortzen taldeko kideek.

Apirilaren 23an, 19:00etan, Kultur Etxean

Zer da Orioko Curriculuma? Zergatik eta zertarako?

Hitzaldia: zer da Orioko Curriculuma? Zergatik eta zertarako?

Hizlariak: Orioko Curriculuma Sortzen taldeko kideak.

Apirilaren 25ean, 19:00etan, Kultur Etxean

Herri ezberdinetako esperientziak aztergai

Hitzaldia: herri ezberdinetako esperientziak aztergai.

Hizlariak:

  • Aitor Ikastolako ordezkaria. Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proiektua jarri dute martxan Donostiako Aitor Ikastolan.
  • Larrabetzuko Herri Eskolako ordezkaria. Guraso elkarteak kudeatzen du Larrabetzuko eskolako jantokia.
  • Usurbilgo ordezkaria: herritarrentzat hezkuntza eredu bateratu bat izateko prozesua abiatu dute Usurbilen.

Maiatzaren 4an, 11:00etan, Karela kiroldegian

Ijitoen akordioa eta Porrotxekin festa

Ijitoen akordioa: ijitoen akordioa sinatuko dute herriko hainbat talde eta norbanakok.

Porrotxekin festa: Porrotx pailazoa etorriko da festa alaitzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide