Herriguneko auzokonposta guneari buruzko bilera izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko api. 16a, 08:18

19:00etarako –Kultur Etxean– deitu du bilera Konpostari elkarteak

Orioko Herri Ikastolaren eta Karela kiroldegiaren artean jarri nahi da Orioko hirugarren auzokonposta gunea, herriguneko bizilagunentzat izango dena. 14 familirentzako modukoa izango litzateke kasu honetan eta Konpostari elkartea arduratuko da gunearen aholkularitza zerbitzuaz.

Konposta komunitatean egiteko prest daudenak zenbat diren jakiteko eta gunearen funtzionamenduaz hitz egiteko auzo-bilera egingo da gaur, apirilaren 17an, Orioko Kultur Etxean, Konpostarik berak deituta.

Abaromendikoa prestatzen

Apirilaren 13an, larunbatean, hasi ziren eraikitzen Abaromendiko bizilagunak, Orio Zero Zaborren laguntzaz, auzoko auzokonposta gunea, auzolanean. 09:00etan hasita, zortzi inguru herritar bildu ziren konposta egiteko eremua egokitzeko eta prest jartzeko: besteak beste, gunea egurrez inguratuta itxi, lurrean sarea jarri eta konposta eta materia lehorra biltzeko ontziak muntatu.

Baldosa batzuk eta ontziren baten faltan, bukatuko gabe utzi behar izan zuten gunea. Dena den, hilabete honen bukaerarako jarri nahi da martxan Orioko bigarren auzokonposta gunea –Anibarko Portuan dago aurrenekoa–  21 familirentzako moduko gunea da eraiki dutena Abaromendin, baina momentuz zortzi batek egingo dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide